NORTZUK GARA
2022an proba berreskuratu ondoren, Erronkaribarko neguko triatloi ezagunaren edizio berri bat ikusiko dugu.
Formatu ohikoa izaten jarraitzen du, aurreko edizioetan parte hartu duten triatletek ezagutzen dutena.
Oinezko lasterketa-sektorea Izabako hirigunearen inguruan egiten da, eta, ondoren, errepideko bizikletaz igotzen da Larra - Belagua eski nordikoko estaziora (ekitaldiaren antolatzailea); han, iraupen-eskiaren segmentua egiten da.
Azpimarratu nahi dugu antolaketaren asmoa neguko triatloi bat egitea dela, hasieran kosta ahala kosta planteatu dugun formatuan. Hala ere, denok dakigu faktore meteorologikoek eragin handia dutela halako proba erakargarri eta apetatsuetan, eta, beraz, beste aukera batzuk ere kontuan hartuko ditugu, behar ez ditugulakoan.
Hona hemen probaren datu guztiak, baita jatorrizko formatua ezin bada egin litezkeen alternatibak ere.