IRAUPEN ESKIA

10 km, Larra - Belagua eski nordikoko zentrokoak diren «El Ferial» eski pistetan.

Zirkuitua aldatu egingo da proba egunean dugun elur-egoeraren arabera, baina ez da ohiko zirkuitutik oso urrun egongo.

Zailtasun gutxiko zirkuitua izaten saiatuko gara, aurreko urteetako zatirik zailena kenduz, baina horretarako elur baldintza ezin hobeak beharko ditugu.

Zirkuituaren arabera 3-4 buelta emango dira, hasiera batean hiru. Xehetasunez azalduko da bilera teknikoan.

Larra - Belagua eski nordikoko zentrora iristean, bertara iristeko errepidean desmuntatze linea aurkituko da. Bertan, boluntarioek bizikleta jaso eta eski zentroko garajean utziko dute.

Korrikalariak eski pistara joango dira, eta bi lerrotan banatuta izango dute eski materiala, bakoitzak bere poltsan. Pistaren ezkerraldean zenbaki bakoitiak aurkituko ditugu eta eskuinaldean bikoitiak. Materiala jaso eta aldatu beharko dute, azken sektorea egiteko.

Txirrindularitza sektoreari dagokion material guztia poltsan utzi beharko dute, ezin izango da ezer kanpoan geratu.

Behin aldatuta, irteera lerrora joango dira, eskiak jartzeko eta azken sektorea hasteko.

Iraupen eskiko sektorearen zirkuitua aldatu ahal izango da, proba egiten den unean pistek duten egoeraren arabera. 

T2: TXIRRINDULARITZA - IRAUPEN ESKIRA TRANTSITZIOA 

HELMUGA: