ARAUTEGIA

Lehiaketa Espainiako Triatloi Federazioaren lehiaketen araudiak arautuko du.

FETRIren araudi eta arautegi guztiak www.triatlon.org webgunean kontsulta daitezke.

Proban parte hartzen duten guztiek nahitaez ezagutu eta bete behar dituzte lehiaketaren erregelamenduko arau bereziak, FETRIko lehiaketen araudikoak eta une jakin batean, segurtasunagatik, probaren arduradun teknikoak edo agintari eskudunek ezartzen edo onartzen dituztenak, bai eta epaileen eta lehiaketako ofizialen, Foruzaingoaren eta erakundeko boluntarioen jarraibideak bete ere.