KATEGORIAK, TALEKAKO ERRELEBOAK ETA SARIAK
ERRONKARIBAR NEGUKO TRIATLOIKO KATEGORIAK:
Proban 3 kategoria ezarriko dira:
Gizonezkoen kategoria absolutua
Emakumezkoen kategoria absolutua
Taldekako erreleboen kategoria (hiru parte-hartzaile, gizonezkoen, emakumezkoen edo mistoen artean bereizketarik egin gabe, kategoria bakarra).
Soilik 18 urtetik aurrera duten kirolariak ahal dute parte hartu.
Kategoria absolutukoak:
18 -19 urte Junior
23 urtez azpikoak
40 – 49 urte Beteranoa 1
50 – 59 urte Beteranoa 2
60 urte edo gehiago Beteranoa 3
TALDEKAKO ERRELEBOEN KATEGORIA
Taldekako errelebo kategoria bat egongo da, gizonezkoen, emakumezkoen edo talde mistoak izan.
Taldeak hiru partaidek osatuko dituzte, eta bakoitzak sektore bat egingo du.
Erreleboen kategoriarako garrantzitsua: materialaren kontrolera taldeko hiru kideak batera sartu beharko dira Izabako Erminea pilotalekuan, bakoitzak bere dokumentazioa duela (NAN edo federazio-lizentzia, argazkiarekin).
Talde bakoitzak dortsal zenbaki bat izango du, eta kirolari bakoitzak egingo duen sektorearen arabera dagokion koloreko dortsala izango du. Dortsal gorria oinezko lasterketako sektorerako, dortsal beltza txirrindularitzako sektorerako eta dortsal zuria iraupen eskiko sektorerako.
Trantsizio-eremuetan txandak egingo dira. Talde bakoitzeko txip bat egongo da, lekuko gisa erabiliko dena.
Bigarren errelebista (txirrindularitzako segmentua) kirol-zapatilak dituen lehen errelebistaren zain egongo da. Txanda jasotzen duenean, bizikleta duen tokiraino joango da korrika, eta han jarriko ditu txirrindularitzako zapatilak.
Hirugarren errelebista (eski-segmentua) bigarren errelebo-hartzailearen zain egongo da, kirol-zapatilak jantzita. Txanda ematen diotenean, korrika joango da T2ra, eta han eskiatzeko botak jantziko ditu.
SARIAK:
Gizonezkoen kategoria absolutuko lehen hirurentzako garaikurrak
Emakumezkoen kategoria absolutuko lehen hirurentzako garaikurrak
Erreleboen kategoriako lehen hiru taldeentzako garaikurrak
Nafarroako Triatloi Federazioak neguko triatloi txapelketako sariak banatuko ditu
Euskadiko Triatloi Federazioak neguko triatloi txapelketako sariak banatuko ditu
Bazkaria Larra-Belaguan, Erronkaribarko lehen taldearentzat (Haranean bizi diren edo ohikoak diren 3 kide).