LEKUA, EGUNA ETA ORDUTEGIAK

Proba 2022ko URTARRILAREN 23an egingo da IZABAn, Izaba eta Larra-Belagua eski nordikoko zentroa lotzen dituen NA-137 errepidean, eta bertan.


  1. DORTSALAK BILTZEA:

Dortsalen banaketa urtarrilaren 22an egingo da, larunbatean, 18:00etatik 19:30era, Izabako Erminea pilotalekuan, eta probaren egunean, 8:30etik 10:00etara, Izabako Erminea pilotalekuan (trantsizio eta irteera gunea).

Dortsala jasotzerakoan NANa erakutsi beharko da.

Lagun baten dortsala jaso ahal izango da, baina beti dortsala jasotzen duen parte hartzailearen NANa (jatorrizkoa edo fotokopia) erakutsiz.


  1. ORDUTEGIAK:

  • Dortsalak jasotzeko: 8:30etik 10: 00etara Izabako Erminea pilotalekuan.

  • Material kontrola: 9:00etatik Izabako Erminea pilotalekuko trantsizio-eremuan. Ezinbestekoa da NANa edo federazio-lizentzia erakustea.

  • Materialaren kontrola 10:10etan ixten da.

  • Trantsizioa 10:15etan ixten da.

  • Dei ganbera 10:20etan.

  • Gizonezkoen kategorietako irteera: 10:30etan

  • Emakumezkoen kategorietako irteera 10:33etan

  • Erreleboen kategoriako parte-hartzaileen irteera 10: 45etan

  • Sari banaketa 14h (Larra - Belaguan)


  1. MOZTEKO ORDUTEGIAK:

Ordutegiei dagokienez probarako hartutako baimenak direla eta, mozketa denbora batzuk jarri behar ditugu. Beste urte batzuetako sailkapenekin alderatuta kalkulatzen dira, eta uste dugu nahikoa denbora izango dela proba amaitzeko. Parte-hartzaile bat sektoreetako batean gainditzen bada, automatikoki deskalifikatuko da (denborak lasaiak dira eta ez da beharrezkoa izango, baina proba behar bezala egiteko, jarri egin behar ditugu).


  • Oinezko lasterketa: ordu 1 dagokion kategoria ateratzen denetik.

  • Txirrindularitza: ordu 1 eta 40 minutu (2 ordu eta 40 minutu guztira).

  • Iraupen-eskia: ordu 1 eta 30 minutu (4 ordu eta 10 minutu, guztira).