Inskripzioak

Nafarroako Triatloi Federazioaren webgunean (www.navarratriatlon.com) egindako online inskripzioak onartuko dira bakarrik.

Izen-emateen hasiera-data: abenduak 22.


Izena emateko azken eguna (parte-hartzaileen muga bete ez bada):

  • Astelehena, 2022ko urtarrilaren 17a, 23:59etan. Ordainketa egin ondoren web orrian inskribatuta agertzen dela egiaztatu behar da.


Izen-ematearen prezioa:

  • Banakako proba: 30€ federatuak eta 36€ triatloian federatuak ez daudenak.

Izena emateko, federatutak ez daudenak, azken astean bakarrik eman dezakete izena, urtarrilaren 11ko 00:00etatik 2022ko urtarrilaren 17ko 23:59ak arte.

  • Txandakako proba: 70€ talde bakoitzak (osagai bakoitzak segmentu bat egiten du. Talde bakoitzak 3 partaide izango ditu nahitaez). Kasu honetan, federatu gabekoek inskripzioak irekitzen direnetik eman dezakete izena.


Kronometrajea txip bidez egingo da, antolatzaileek emanda, eta proba amaitzean itzuliko da. Txanden kategorian, taldekide bakoitzak txip bat eramango du.


Parte-hartzaileen muga:

  • 150 (errelebo talde bakoitzak 3 parte hartzaile izango ditu)


Behin edukiera beteta, amaitutzat emango da izena emateko epea.